2017ko Abenduaren 28an Lanbide ikastaro berri bat hasiko da, IMPQ 0108 Ile-apainketako zerbitzu osagarriak.

Ikastaro honek 210 orduko iraupena izango du eta 2018ko Apirilaren 25ean bukatuko da gutxi gorabehera.

Ikastaroaren edukiak hiru modulutan banatuko dira:

MF 0058_1 Ile-apainketara aplikatutako higienea eta asepsia

MF 0059_1 Orrazkera formaz aldatzeko eta hasteko muntaiak

MF 0060-1 Ilearen kolorea aldatzeko kosmetikoak aplikatzea

Ikastaro honetan parte hartzeko, Lanbideko web orrian aurretik izena eman behar da:

Lanbide: Ile-apainketako zerbitzu osagarriak

Gero, aurretik izena eman duten pertsona guztiei telefonoz deituko zaie, aukera froga egiteko.

Ez da sarbide irizpiderik behar.

Argibide gehiago nahi izanez gero: 94 415 01 93 (Ana)

Volver Arriba